Ostegun honetan, martxoak 5, Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari eta politologoak bere azken ikerlana “El Narco-oasis vasco” aurkeztuko digu Alternatibaren Bilboko egoitzan (Casilla Plaza 6).
Liburuak, mafia italiar-amerikarrari lotutako bilbotar baten historiaren testuinguruan, Euskal Herrian egondako narkotrafikante, narko-agente, konfidente eta abarrekoen berri ematen digu, hedabideak, politikagintza eta epaileek beste alde batera begiratu dutela. Bestetik, gaurkotasunean pil-pilean dagoen gai bati buruz ere ariko zaigu, Zaldibarko zabortegiaren inguruan, hain zuzen ere, horren inguruan ikertzen baitabil azkenaldian. Hitzaldia irekia izango da aretoa bete arte.