Etxeko langileek, esplotazio eta diskriminazio egoeran, adineko pertsonen zaintzaren parte handi bat burutzen dute.
Lan eta sozial baldintzei muzin egiten zaie, iraun araziz horrela bere ardurak ukatuz mantendu den sistema.
Une honetan, zaintzen kolapsoaren ertzean, gobernuek, berriz ere, bizkarra ematen diete zaintzaileei. Horietako askok lana galdu egin dute, inongo laguntza eskubiderik gabe geldituz (izan ere, gobernuak laguntzak modu eskasean proposatu ditu, kontratupean daudenentzat, gutxiengoarentzat hain zuzen); eta ez da inongo ezohiko neurri gehiagorik hartu prekarietate egoera larrian daudenentzat.
Krisian ere, kapitalak bizitzaren gainetik jarri nahi du. Hau aukera ederra izan beharko litzateke erabat injustua den zaintza eredua errotik alda dadin. Ardurak gizonengan, enpresetan eta instituzioetan jarri behar dira, bizitza duinak zentroan jar ditzagun. Borondate politiko argia behar da. Aski eskasak diren petatxoen gainetik, etxeko langileen eskubide guztiak behar dira bermatu!