Txuri/beltz, aktibo/pasivo, lodi/argal, gizon/emakume… binarismoak gaixotzen gaitu.Pertsona libreak, desiratzen dugun gorputza eta sentitzen dugun generoa hautatzeko, patologizaziorik eta berrizendapen sexualerako terapiarik gabe. Gure gorputzen jabe garelako eta gu geuk bakarrik horren gaineko erabakiak hartzen ditugulako. Izan ere, nahi dugun moduan eta nahi dugun momentuan igarotzeko eskubidearekin. Gona, bibote, takoi edo fraka jantzi, nahi dugun hori izango gara.
Zisheteroarauak lan eta diskriminazio sozialera garamatza. Trans borrokaren aldeko erabakitasunak aske egingo gaitu!