Ostiral honetan, maiatzak 1, “Kapitala ala Bizitza. Covid19aren eragina lan prekarizazioan” titulupean, Alternatibak krisi sozio-sanitarioa eta lan prekarizazioari helduko die bere #AltenatibaZuzenean hitzaldi espazioren barruan.
Datozen garaiak eraldaketa ugari ekarriko dute bai gizarte zein lan munduan. Lan klasearen askatasun prozesua eraldaketa esanguratsu horri moldatzeko beharraz abisatzen joan zaizkigu batzuk. Eta osasun krisi honek dena areagotzen du, belaunaldi oso bat kolpatuz. Gaur egun, langileriaren pobretzea eta lan baldintzen murrizketa sakona eman dira.
Zentzu horretan, bi bide besterik ez daude: eredu kapitalista eta neoliberal berdinari eutsi eta indartzea aurreko krisiekin egin bezala, edo kontsumismo irrazionala eta ekonomiaren motore gisa pertsonen esplotazioa duen eredua zaharra gaindituko duen eredu berria eraikitzea, komunitatea abiapuntu izango duena.
Guzti honen inguruan eztabaidatzeko, EHNEko Amets Ladislaoren partehartzea izango dugu produkzio ereduaz hitz egiteko. Bestaldetik, Lizarrako merkatari Elena Etxalar kontsumo eredu desberdinez arituko da, eta azkenik, Eragin-go Mikel Ruiz gazteek pairatzen duten prekarizazioaz hitz egiteko.
Gure sare sozialetan zuzenean jarraitzera animatzen zaituztegu Maiatzaren 1ean arratsaldeko 18.30etatik aurrera Youtube eta Facebooken.
Facebook: https://www.facebook.com/AlternatibaEraiki/videos/1610295319136692