Datorren irailak 8, Alternatibak modu presentzialean eta streaming bitartez, historialari, Zientzia Politikoan doktore eta ANC Euskal Herriko koordinatzaile Fermi Rubiralta i Casasen ‘Historia del independentismo político catalán. Del Estat Catalá al 1 de octubre’ (Txalaparta, 2020) liburuaren aurkezpena eramango du bere Bilboko egoitzara. EH Bilduko diputatu eta liburuaren prologoaren idazle Jon Iñarrituk ere parte hartuko du.
Idazkiak, independentismo katalanaren aurrekariak jaso eta hauen inguruan sakontzen du, 1922an lehen alderdi independentista Estat Catalá-ren jaiotzatik, 2017ko Urriaren 1eko erreferenduma arte. Jasan dituen aldaketa eta mutazio anitzen errepasoa egiten du, egoerari moldatuz joandakoa, batzuetan, koiuntura zapaltzaileei aurre eginez, eta besteetan, haize onuragarriak bultzatuta.Nagusiki sintesizko lana, baina bere ibilbide historiko globalaren, aro desberdinen eta ezaugarri orokorren gogoeta eta interpretazioa ere ahalbidetzen dituena.
Rubiraltak jatorrizko separatismotik egungo subiranotasunera bidaia proposatzen digu, bere gako, anaitasunezko harremana duten beste mugimenduekin, euskalduna edo galiziarra kasu, dituen parekotasun eta desberdintasunak aztertuz, eta egungo eztanda independentista zein gertuko etorkizunean marraztu dezakeen ibilbide orria ulertzen lagunduko diguna.
Hitzaldia, datorren asteartean, irailak 8 ospatuko da arratsaldeko 18.30etatik aurrera eta izaera mistoa izango du: Alde batetik, Alternatibako Youtube eta Facebook perfiletatik emitituko da zuzenean. Bestetik, gure Bilboko egoitzatik (Casilla Plaza 6) jarraitu ahalko da 25 lagunera arte, osasun neurri guztiak betez. Horretarako, ezinbestekoa izango da lekua gordetzea ondorengo e-postara idatziz: prentsa@alternatiba.net.
‘Historia del independentismo político catalán’ liburudendan salgai dago dagoeneko eta aurkezpenaren ostean ere eskuratu ahal izango da.