Alternatibak hitzaldia egingo du Gasteizko Artiumen datorren abenduaren 10ean, frankismoari aurre egin zioten hainbat kiderekin solasteko
faxismoaren gorakada berria ematen ari den honetan, erakunde askotan eskuin muturreko indarrak sartu direla. Iraganean diktadurari aurre egin zioten bi lagunek hartuko dute parte, Iñaki Martin eta Julia Monge, egun borrokan ari direnak oraindik ere; eta faxismoaren adierazpen berria ondo ezagutzen duten hirugarren bat batuko zaie, Oskar Matute.
“Iraganeko memoria, egungo faxismoaren kontra” izenburupean, Iñaki Martín militante antifaxista eta errepresaliatuaren eskutik irakurketa historikoa egingo dugu, erregimenean aktibismo antifaxistak zertan zetzan ikusarazteko, bai eta 78ko amnistiak eta trantsizioak ekarritakoa, giza eskubideen urraketa sistematikoak goizetik gauera desagerrarazi nahi izan zituztenean, diktaduraren babesle sutsuenak demokrata bihurtu zirela.
Isiltasun urte luzeak pasa behar izan dira, talde memoralisten eskutik ekimen desberdinak abiatu ziren arte, frankismoaren krimenen aurkako kereila argentinarra kasu. Argentinako auzitegi penal batean aurkeztutako salaketa da, Espainian 1936ko uztailaren 17tik 1977ko ekainaren 15era bitartean egindako genozidio-krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik. Julia Monge feminista eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kidearen eskutik hitz egingo dugu horretaz, frankismoaren aurkako borrokan eta memoria berreskuratzeko lanean emakumeek izan duten rol estrategikoa agerian uzteko.
Amaitzeko, Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta Madrilgo EH Bilduko diputatuak egungo testuingurua aztertuko du, eskuin muturrak eta Francoren diktadurak gaur egun dituen herentzietan sakonduz, baita horiei aurre egiteko ditugun tresnetan eta etorkizunean faxismo arrazista, matxista, klasista, homofobo eta heteropatriarkal horri bidea ixteko jorratu beharko dugun testuingurua ere.
Toni Ramos Alternatibako kide eta militante antifaxista arituko da solasaldia bideratzen. Zalantzarik gabe, aukera ona izango da ikuspegi zabal batetik borroka antifaxistaren bilakaeraren berri izateko, iraganeko akatsak berriro errepikatu ez ditzagun.
Abenduaren 10ean izango da hitzaldia, ostegunez, 18:30etatik aurrera. Irekia eta sarrera librekoa izango da, Artiumeko (Francia kaleko 24.ean, Gasteizen) auditorioaren edukiera bete arte, Covid-19ren aurkako neurriengatik, beharrezko distantziak bermatzeko murriztua izango dena. Horregatik, ezinbestekoa da izena ematea, prentsa@alternatiba.net helbidera idatziz. Gainera, sarreran maskara jantzita eta eskuak garbitzen direla ziurtatuko da, baita tenperatura hartu. Bertaratu ezin direnentzat, hitzaldia Alternatibaren youtube.com/alternaTB eta facebook.com kanaletan eskainiko da.