Datorren asteazkena, abenduak 9, Alternatibak eta Antikapitalitak-ek Errenteria-Oreretan mahai-inguru bat antolatu dute, errepublikak ezkerretik eraikitzeko gakoak aztertu eta eztabaidatzeko, euskal ezkerraren ikuspegi eta proposamen politiko desberdinen begiradaren bitartez.
“Repúblicas (s). Errepublika (k) ezkerretik eraikiz “izenburupean, ondorengo adituak izango ditugu solaskide: Alternatibako kide Joxe Iriarte ‘Bikila’, Antikapitalistak-eko Iosu del Moral, Sortuko Marian Beitialarrangoitia eta Ezker Anitza-IUko Isabel Salud. Ikuspegi partekatuetatik, hala nola, instituzio monarkikoaren abolizioaz edota herritarren eskubide sozialak blindatzeko balio izan zuen 78ko Erregimenaren gainditzeaz arituko dira; zein euskal errepublika independente bat edo hirugarren espainiar errepublika bat sortzearen alde egiten duten eredu kontrajarrietatik helduko diote, bi kasuetan ikuspegi konfederala edo ez konfederala jorratuz.
Hitzaldia abenduaren 9an ospatuko da Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean (Madalen, 32) 18: 30etatik aurrera. Sarbide librekoa izango da edukiera bete arte, Covid-19ren aurkako neurriengatik, beharrezko distantziak bermatzeko murriztua izango dena. Horregatik, ezinbestekoa da izena ematea, prentsa@alternatiba.net helbidera idatziz. Gainera, sarreran maskara jantzita eta eskuak garbitzen direla ziurtatuko da, baita tenperatura hartu. Bertaratu ezin direnentzat, hitzaldia Alternatibaren youtube.com/alternaTB eta facebook.com kanaletan eskainiko da.