Hamar urte betetzen dira euskal ezkerreko alderdi desberdinok EH Bildu deritzon proiektuan bat egin genuenetik. Komunean asko dugunon arteko aldeak gainditzeko apustu zintzoa izan zen, gurekin zerikusirik ez dutenei aurre egin eta, ahal dela, haiek gainditzeko, euskal gizartearen gehiengoaren interesen alde beti ere.
Baina 2011ko maiatzaren 5a hasiera baino ez zen izan. Esan ohi da borroka zirkulu baten modukoa dela, edozein puntuan has dateikeela baina inoiz bukaerarik ez duela; eta hala bada, Euskal Herria Bildu osatzen dugunon bidea eta asmoak, hasi besterik ez dira egin.
Beharbada ohitura faltagatik, edota mundu berria jaiotzen den bitartean agertzen diren munstroei aurre egin beharra dagoelako beti, ezkerrari kosta egiten zaio garaipenak ospatzea; baina zalantzarik ez da, duela 10 urte Bildu jaio izana, ospatu beharreko gertaera dela. Ahaztu gabe, gainera, Alternatiba euskal ezker subiranistaren elkarlanari ekarpena egiteko jaio zela, hain zuzen ere. Topa egin dezagun beraz.
#10UrteBainoEz