Agian pandemiak gehiegi ohitu gintuen plaza hutsak ikustera. Eta, agian, horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da gogoratzea gaur bezalako egunetan, Maiatzaren Lehenean, berriro ireki behar ditugula zumardi handiak, duintasuna aldarrikatzen duten emakume eta gizon askez betetzeko. Lan duinak bizitza duinentzat; pentsio duinak bizitza duinentzat; eta zaintza duinak bizitza duinentzat.
Izan ere, kale huts eta isilek antz handiegia dute munstroak sortzen diren argi-ilun horrekin, mundu zaharra hilzorian dagoela eta berria jaiotzen ez den bitartean. Ezkerrak hutsune horiek betetzen ez dituenean, faxismoaren mamua gorpuztu egiten da.
Horregatik deitzen dugu gaur erresistentziaren argia piztera, eta borrokari eusteko. Izan ere, duintasuna egunez egun konkistatzen da, begiak kliskatu gabe begiratzerik ez dauden sute txikiak piztuz. Kalera ateratzeko ordua da.