Beste behin ere, Israelen eraso bortitz baten biktima da herri palestinarra. Hamaika egunez Gazan etengabeko erasoak jasan ostean, gutxienez 227 palestinar hil dituzte, horien artean 64 adingabe, eta milaka zauritu daude.
Israelgo botere publiko guztiek eta beren politika publikoek kolonizazio judua sustatzen dute Palestinako lurra konfiskatuz edo anexionatuz, osaera demografikoa inbertitzen dute juduen nagusitasuna bilatuz eta herritarrak diskriminatzen dituzte baliabideen banaketan.
Israelgo gobernuaren zigorgabetasun hori nazioarteko komunitatearen konplizitatearen ondorioa da, Tel Avivi Palestinako herriaren mende dagoen okupazio, kolonizazio eta apartheid erregimenagatik erantzukizunak eskatzeko interes gutxi baitu.
Horregatik, Nakbaren 73. urteurrenean, apartheid, kolonialismo eta okupazioan oinarritutako estatu honen aurka, Alternatibak datozen egunetarako Euskal Herri osoan deitutako mobilizazioekin bat egitera deitzen du, palestinar herriari egindako sarraskia salatzeko. Eta, era berean, boikot, desinbertsio eta zigor BDS kanpaina babesten jarraitzera premiatzen du gizartea, Israelgo Estatuaren erasoak geldiarazteko arma gisa, bere arrazakeriaren aurkako borrokan parte hartuz.
Apartheidari amaiera emateko unea iritsi da. Gora Palestina askatuta!