Egunotan, LGTB harrotasunaren egunaren atarian, mota guztietako ekitaldiak antolatuko dira. Horietako askok jaia ikusarazi nahi dute, gorputz desiragarrien erakusketa, eta, aldi berean, logika kapitalistatik diru-iturri ez diren kolektiboak ikusezin bihurtuko dituzte. Bollerak, trans* pertsonak, prekarioak, ezinduak, arrazializatuak, eroak, migratuak… ez dira gonbidatuta egongo memoria galarazteko asmoa duten ospakizunetara, disidentzia-mugimendu baten izaera politikoa deuseztatzeko sortuak baitira.
Testuinguru horretan, Alternatibak, EH Bilduren alderdi aitzindarietako bat eta ezkerraren ekintza-batasunaren aldeko apustua egiten duenak, hitzaldia antolatu du hiru borroka-testigantza jorratzeko, egungoak eta etorkizunekoak, arauari men egiten ez diotenak. Stonewalleko neon argiek piztutako disidentziaz ari gara, letra larrietan idazten den horietakoa, heterosexualitatearen arau zurrunekin apurtzen duena, eta disidentziarik gabeko memoriarik ez dagoela aldarrikatzen duena.
Hala, lehenengo eta behin EHGAM-Nafarroako Xabi Sanchez Goronaetak marika intsumisioaz hitz egingo digu. Intsumisa-Antimilitarista matxinada mugimendu ezberdin bat izan zen beste ezerren gainetik, intsumisoa zeharkatzen zuten sentsibilitateen arku zabal baten posizionamendu politiko ezberdinen diskurtsoez hornitu zena. EHGAM-Nafarroako marikek mugimendu intsumisoari egindako ekarpenaren ardatz nagusia Espainiako armadan nagusi den matxismoaren eta homofobiaren salaketa izan zen; “marika” diskriminatzeko eta iraintzeko gizon-gotorleku bat, diziplina bere gurtze nagusietako bat bezala ezartzen duen “arraren” rola berresteko.
Bigarrenik, Tuterako eta Nafarroako Erriberako LGTBIQ+ Kukuluak kolektiboko Tania González Aguirre ariko da hizlari, hain zuzen ere, LGTBIQ+ pertsonek bizi duten errealitateari buruz, eta Tutera zein inguruko herrien moduko eskualde batean ikusgai agertzeak dakarrena azalduz. Arreta berezia jarriko du bollera ikusgarritasunean, beti harrera onekoa izan ez den testuinguru soziopolitikoan. Taniak ondo dioen bezala: “Pertsonala politikoa da, eta Tuteran bollera izatea ez da erabaki pertsonala bakarrik, politikoa ere bada”.
Gune hau ixteko, Mar Cambrollé Juradoren testigantza izango dugu, trans pertsonenganako diskriminazio anakroniko eta sistematikoa azalduko diguna. Trans* plataforma federazioaren bozeramailea da, eta “Trans* Legea premia galdegiten du, aukera berdintasuna eta oinarrizko eskubideak -enplegua, osasuna, hezkuntza- eta haur, migratzaile eta ez-bitarren babesa bermatuko dituena. Arau horrek bete egin behar ditu Europako estandarrak eta hainbat autonomia-erkidegoetan indarrean dauden legeak, sexu-identitatearen despatologizazioaren eta autodeterminazioaren eta genero-adierazpenaren printzipioetan, printzipio horiek ezinbestekoak baitira trans* pertsonen egiturazko diskriminazioari aurre egiteko.
Hitzaldia datorren ostegunean, ekainaren 10ean, izango da Tuterako Lestonnac Gizarte Etxean 18:00etatik aurrera. Sarrera librekoa izango da edukiera bete arte, murriztua eta Covid-19ren aurkako neurriak kontuan hartuta.
Informazio gehiagorako: