Alternatibako Mahai Internazionalistak, Peruko hauteskundeetan ezkerrak lortutako emaitza ospatu du, atzerriko azken bozkak zenbatzeke dauden arren, eta espero dugu garaipen hau Andeetako herriaren aldeko beharrezko aldaketa bihurtzea. Peruko herri eta komunitateen ondasun komunen liberalismo ekonomiko pribatiboari aurre egiteko pauso erraldoia eman du herriak.
Orain lanean jarraitzeko ordua da. Zalantzarik gabe, internazionalismoa, herrien arteko elkartasuna, funtsezkoa izango da garaipen hori bultzatu eta defendatzeko, “betikoak” bihurtzen ari zirenen barneko eta kanpoko erresistentzien arriskua hortxe dagoelako.
Erronken artean, herri prozesu konstituziogile baten proposamena nabarmendu behar da: “Egungo Konstituzioak interes pribatuak lehenesten ditu interes publikoaren gainetik, irabazia bizitzaren eta duintasunaren gainetik”, esan du Pedro Castillok. Abya Yalako herriek hitz egin dute. Elkartasun internazionalistari dagokionez, maila ematea espero dugu.