Askotan ahaztu egiten da kontzertu bat edo arte eszenikoetako ekitaldi baten burutu ahal izateko eszenatik kanpo dauden langileen lana ezinbestekoa dela, eta, beraiek ere, soldatapeko langileak direla, lan duin baten eskubidea dutela.
Pandemiaren etxeratzean instituzioen aldetik, horrelako egoera larrian, jendartearentzat kulturaren garrantzia goraipatua izan zen. Sortzaileak, artistak eta kultur langileen irudia hitz ederrez jantzi ziren; laguntzak ere bideratu egin ziren. Baina sektoreko jendeak protestak eta aldarrikapenak kaleratu zituen; hain zuzen, laguntza horiek eskasak eta kultur arloak bizi dituen errealitatearekin bat ez zetozelako. Izan ere, kultura ogibidetzat duenak prekarietatea du bide lagun.
Nafarroako teknikarien aldarrikapenek, justuak eta beharrezkoak izateaz gain, kultur sektorearen errealitatea jartzen dute guztien aurrean. Eta jendartearen beste lan sektoreekin bezala, oraingoan ere, Alternatibak beraien ondoan egotea baino ez du, euren aldarrikapenak gureak eginez. Hitzarmen baten alde, prekarietateren kontra, lizitazioak geldiarazi; teknikarien lan duin baten alde.