Alternatibak zaintzaren atzean dagoen negozioa aztertuko du otsailaren 10ean eta 17an Hernanin eta Irunen Ahoztar Zelaieta ikerlari eta kazetariaren eskutik, “Residencias SA, el negocio de los cuidados en Euskal Herria” (“Erresidentziak SA, zaintzaren negozioa Euskal Herrian”) bere azken liburuaren aurkezpenarekin. Lan honetan zaintzaren pribatizazioa jorratzen du, nagusiki eskrupulurik gabeko multinazionalen esku dagoena, zerbitzua mekanizatuz eta lanak prekarizatuz errentagarritasun handia lortzea helburu dutela.
Zelaietak sare klientelarrak eta sektoreko legez kanpoko praktiken berri ematen du, fikziozko izenekin bada ere, benetako pertsonen jarduera hizpide, erresidentzietako zaintzaren errealitatea ikustarazteko. Horrez gain, administrazio publikoaren ardura ere jorratzen du, zerbitzua benetan eskaintzen dutenak direlako, EAJren -eta PSEren- erantzukizun jakinak eta hauek sektoreko enpresekin duten harremana azaleraziz.
Egoitzetako lan-gatazka betirako izango da? Hori al da gure herrian nahi dugun zaintza eredua? Ba al dago alternatibarik? Hitzaldia Hernanin eta Irunen egingo da, galdera horiei eta beste batzuei erantzuten saiatzeko Ahoztar Zelaietarekin batera.Lehenengo hitzaldia Hernaniko Biteri kultur etxean izango da gaur, otsailak10, 19:00etik aurrera. Irungoa, berriz, hilaren 17an izango da, Kabigorri Ateneoan, 19:00etan ere. Hitzaldi guztiak sarrera librekoak izango dira aretoen edukiera murriztua osatu arte eta indarrean dauden osasun-neurriak betez.