1976ko otsailaren 27an Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zen. Espainiako Estatua Saharako lurraldetik lotsagabe erretiratu eta Madrilgo Hiruko legez kanpoko Akordioak sinatu eta hurrengo egunean, Espainiak lurraldea Marokoren eta Mauritaniaren esku utzi zuen legearen aurka.
Ordutik, saharar herriak autodeterminaziorako eskubidearen alde borrokatu du. 46 urte dira, eta urte horietan gerra, erbestea, okupazioa eta errefuxiatze luzea jasan ditugu. 46 urte dira herri gisa gure existentzia desagerrarazi eta memoria historikoa ikusezin bihurtzeko saiakeraren aurka. Hainbat hamarkadatan saharar ahotsa usurpatu da kontakizun kolonialagatik.
Duintasunak markatutako erresistentzia da, nahiz eta batzuek gure herriaren borroka laguntza humanitarioaren eta diskurtso kolonialen bidez bideratzen duten. Beti jarriko dugu erantzukizun politikoa erdigunean. Jakin badakigu bizi izan dugun eta bizitzen jarraitzen dugun guztia interes politiko eta kolonialek markatuta dagoela.
Egun honek gogorarazten digu urte eta erdi baino gehiago daramagula gerran. Mendebaldeko Saharan berriz ere armak hartu dituztela. Egunero galtzen ditugula bizitzak Marokoko erregimenaren esku, eta gure bizitza eta sufrimendua ez zaizkiola inoiz axola izan nazioarteari.
Gure borroka aldarrikatzeko eguna da ere, eta herri gisa ezabatu nahi gaituzten asmo kolonial guztien gainetik, izaten jarraitzen dugula azpimarratzeko eguna.
Aichetu Yeslem, sahararra eta Alternatibako Mahai Internazionalistako kidea