Alternatibako Mahai Internazionalistak balioan jarri nahi izan du Pacto Historico alderdiak Kolonbiarako lortu duena, beste edozein mugimendu edo erakunde aurrerakoi eta ezkertiarrak lortu ez duena borroka eta gatazka sozialen historia amaigabean; sektore sozial, etniko, kultural eta politiko anitzen konbergentzia, oligarkiari Estatuaren boterea eta bere kontrolerako eta errepresiorako tresnei aurre egiteko gai den indar antolatu batean.
Igande honetako hauteskundeekin, martxoaren 13an, lehen aldiz, ezkerreko koalizio batek Alderdi Kontserbadorearekin parekotasuna lortu du, Senaturako boto gehien lortu dituzten biak izanik, bakoitzarentzat 16 senatari hautatuz eta Ganberarako 25 ordezkari aukeratuz, bertan bigarren indar politikoa osatuz.
Pozik eta baikor egoteko arrazoiak ditugu, baina erronka nagusia gauzatzear dela ahaztu gabe: maiatzaren 29an presidentetzarako hauteskundeak lehen itzulian irabaztea, herri kolonbiarrak oraingoan interes, amets eta herri-asmoekin osatutako proiektu politikoa duela ziurtatuta.