Duela 10 urte, ertzain batek, “guztiarekin sartzeko” agindupean, gomazko bala batekin hil zuen Iñigo Cabacas. Jaurtiketa egin zuen eskopeta lotsagabe garbitu eta armairu batean gorde zuten, eta bertan dirau.
Kaleetako garrasiak justizia eskatzen zuen. Manu eta Finaren lehia amaigabeak, bere estoizismo amaiezinak, administrazioek gaia estali eta zokoratzea ekidin zuen. Epaiketan, aurretik aski ezaguna zen egiaren egiaztapen partziala lortu zen. Gaur egun, herri txiki eta zahar baten historiako orrialde ezabaezina bihurtu da. Orrialde honek “ikerketa ez-efizientea” izenburua izan zezakeen, baina familiaren, lagunen eta ondoan dituztenen ahaleginari esker, elkartasuna, justizia-irrika eta gertatutakoa berriro ez errepikatzeko nahia izango dira arrasto.
Gaur egun, eskopeta hori armairu batean gordeta dago oraindik, baina antzeko beste batzuk proportziorik, justiziarik eta lotsarik gabe ari dira tiroka kalean. Ez dadila errepikatu.