Alternatibak komunikazio arduradun lanposturako hautagaitzak jasotzeko epea ireki du.
LANPOSTUA ETA LAN-BALDINTZAK
ALTERNATIBAN LANPOSTU GUZTIETARAKO PROFIL KOMUNA
• Alternatibarekiko hurbiltasun ideologikoa eta gertuko kokapen politikoa.
• Alternatibako organoen funtzionamendua ezagutzea, bereziki dagozkien tokiko/lurraldeko batzarrena.
• Lurraldeko eragile eta mugimendu politiko, sozial eta sindikal esanguratsuen ezagutza.
• Parte-hartze politikorako prozesuetan trebakuntza edota formazioa.
• Trebakuntza politikoa.
KOMUNIKAZIO ARDURADUNA
• Lanaldia: % 75
• Lantokia: Eginkizunak Alternatibak presentzia duen Euskal Herriko edozein lurraldetik bete ahal izango du.
Eginkizunak:
• Alternatibaren urteko komunikazio-plana diseinatzea, proposatzea eta Koordinakunde Nazionalak balioztu ondoren gauzatzea.
• Koordinakunde Nazionalean, lurralde-batzarretan eta batzar nazionalean komunikazioari buruz hartutako erabakiak betearaztea.
• Alternatibaren helburuak lortzeko ekintzak proposatzea Koordinakunde Nazionalari.
• Aldizka artikuluak, komunikatuak, prentsa-oharrak eta bestelako materialak idaztea, eta Alternatibako organoek sortutako informazioa eta jarrera politikoak zabaltzea.
• Web-orria eta sare sozialetako profilak mantentzea eta elikatzea.
• Aldizkako informazio eta eztabaida-tresnak sortzea edota sendotzea.
• Tokiko mahai eta batzarretara joatea, barne- eta kanpo-komunikazioarekin zerikusia duten gaietan.
• Alternatibako ekintza komunikatiboen kudeaketa.
• Emancipatibaren eta lurralde-ezarpeneko jardueren irudia, kartelak eta zabalkundea diseinatzea.
• Bilera-eskaerei erantzutea; Alternatibaren ordezkaritza hainbat espaziotan.
• Alternatibaren ordezkaritza EHBko organoetan, dagokion EHBko guneekin/arduradunekin komunikatzeko eta koordinatzeko.
• Prestakuntza kolektiboko mahaiekin koordinatzea.
• Koordinakunde Nazionalaren erabakiak eta jarraibideak betearaztea.
Komunikazio-posturako hautagaien profila:
• Komunikazioaren arloko prestakuntza eta esperientzia.
• Multimedia-tresnak, diseinua, edizioa, Internet eta Sare Sozialak erabiltzen jakitea eta esperientzia izatea.
• Bere lanpostuko funtzio guztiak euskaraz betetzeko erabateko hizkuntza gaitasuna.
• Taldean lan egiteko gaitasuna.
• Beste hizkuntza batzuk jakitea baloratuko da.
HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO EPEA:
• 2023ko urtarrilaren 20tik otsailaren 6ra.
• Hautagaitzak admin@alternatiba.net helbidera bidali beharko dira, aurkezpen gutuna eta curriculum vitaea erantsita.
LANPOSTUAN HASTEA:
• 2023ko martxoaren 1etik aurrera.