Gure kide eta Bilboko EH Bilduko alkategaia Maria del Riok berrikuntza sozialaren alde egin du Otxarkoaga auzoan egindako kanpainaurreko ekitaldian, “pertsona guztien eskubideak defendatuko dituen euskal hirien abangoardian Bilbo kokatzeko”. Del Rio eta EH Bilduko beste hauteskunde-hautagairekin batera, “Bilbok dituen arrakala sozial gero eta sakonagoen inguruan hitz egiteko” antolatu zen ekitaldia.
“Auzo batean edo bestean bizitzeak, lehen edo bigarren mailako hiritarrak izatera eramaten gaitu. Helbide postalak marka dezake auzo pobretuenetan, aberatsenen errentaren herena ere, ez izatea. Eta eragin dezake langabezian egoteko aukerak zazpi aldiz handiagoak izatea. Bizi iraupena ere baldintzatu dezakete arrakala sozialek, eta auzo honetakoa beste batzuetan baino sei urte txikiagoa da. Prezioen gorakadak, adierazitako guztia areagotu baino ez du egiten”, deitoratu du.
Del Riok salatu duenez, “Bilbon, tamalez, txapeldunak gara desberdintasun sozialen EAEko rankingaren arabera”.
EiTB albistetan irakurri