Aurreko urteetan bezala, Alternatibako kideak Iruñean egon ginen Euskal Herri aske eta subirano bat aldarrikatzen, pasa den igandean, apirilak 9, 2023ko Aberri egunean.
Herri honetako ezkerraren helburua pertsona aske eta burujabeak osatutako nazio librea eraikitzea izan behar da. Eta honek bandera batetik bestera igarotzea baino askoz gehiago esan nahi du; erresistentziarako harresiak altxatzea esan nahi du, erakunde ilun eta antimodekratikoek inposatutako erabakien aurrean babesteko, Euskal Herriko langile klaseen duintasuna eta eskubideak zapaltzen dituztelako. Borrokak aktibatzea dakar, elkartasunerako, feminismorako, ekologiarako, internazionalismorako eta demokraziarako borrokak aktibatzea, eta Alternatibatik babesten dugu herritarrei hitza eman behar diegula, guzti hori Euskal Herri askea eta sozialista batetik egiteko.