Maiatzaren 5an, ostirala, Alternatibak osasun mentalaren inguruko beste hitzaldi bat antolatu zuen, gaiari helduz politika publikoen eta komunitategintzaren ikuspegitik.
Izurritea hasi zenetik, eta batez ere konfinamenduaren ondorioz, argiago hitz egiten hasi da osasun mentalaz. Hala ere, estigma soziala izaten jarraitzen du, esparru pribatura mugatzen dena gainera.
Osasun mentala eskubidetzat hartuta, Alternatibak, EH Bilduren sortzaileetako batek eta ezkerren elkarlanaren alde egiten duen alderdi politikoa izanik, beharrezkotzat jotzen du gai hau esparru publikora eramatea. Horrela, hitzaldian, osasun publikoari baliabide gehiago emateko beharraz hitz egiteaz gain, arreta komunitarioko sare bat aldarrikatu eta nahasmendu mentalen desestigmatizazioaren garrantzia azpimarratuko dugu.
Horretarako, hitzaldian Manel Anoro bezalako lehen mailako hizlariak izan genituen. 2000. urtean, diagnostikatutako nahasmendu mentala zuten eta ez zuten beste pertsona batzuekin batera La Trifulga de los Fútiles antzerki konpainia sortu zuen. 2015ean, Bartzelonako L ‘Altre Festival Internacional de Artes Escénicas y Salud Mental jaialdiaren sortzaileetako bat izan zen.
Maria Garde Ramirez EH Bilduko legebiltzarkidea ere gure artean egon zen. Legebiltzarrean, osasun-sistema publikoan herritarren osasun mentalaren arreta integralari buruzko gaiak landu ditu, genero-ikuspegitik, bai eta Osakidetzako emakumeen sexu eta ugalketa-osasuneko eskubideak ere.
Azkenik, Gotzon Villaño Murga gizarte langilea izan genuen. Bere ibilbide profesional guztia Arabako Osasun Mentaleko Sareari lotuta egon da, ospitaleko zein komunitateko hainbat unitatetan lan egin baitu. EHUko “Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza” masterreko irakasle da, baita Osasun Mentaleko espezialitateko Erizaintza Unibertsitate Eskolako iraskasle ere. Monika Plazaola Alternatibako kideak aurkeztu zuen ekitaldia.