Ekainaren 8an, osteguna, Alternatibak osasun mentalaren inguruko beste hitzaldi bat antolatuko du, gaiari helduz arlo pertsonal eta komunitarioaren aldetik, ikuskatuz nola indibiduala dirudien problematika bat kolektibizatu daitekeen.
Izurritea hasi zenetik, eta batez ere konfinamenduaren ondorioz, argiago hitz egiten hasi da osasun mentalaz. Hala ere, estigma soziala izaten jarraitzen du, esparru pribatura mugatzen dena gainera.
Osasun mentala eskubidetzat hartuta, Alternatibak, EH Bilduren sortzaileetako batek eta ezkerren elkarlanaren alde egiten duen alderdi politikoa izanik, beharrezkotzat jotzen du gai hau esparru publikora eramatea. Horrela, hitzaldian, osasun publikoari baliabide gehiago emateko beharraz hitz egiteaz gain, arreta komunitarioko sare bat aldarrikatu eta nahasmendu mentalen desestigmatizazioaren garrantzia azpimarratuko dugu.
Horretarako, hitzaldian Iñaki Arregi bezalako lehen mailako hizlariak izango ditugu. Psikologia Klinikoan lizentziaduna eta Droga-mendetasunetan masterra duena, 20 urteko ibilbidea egin du droga-mendetasunen arloan eta haur eta gazteen psikologiaren arloan Osakidetzan. Gainera, hainbat argitalpen kaleratu ditu talde-kohesioari eta talde-sinergien kudeaketari buruz.
Jesús María Gúzman Alternatibako kidea eta ADHN-an diagnostikoa duena ere izango dugu hizlari bezala. Prentsa, irrati eta telebistan kolaboratzailea da, eta osasun mentalak gizartean eragiten dituen problematikei buruzko ikusgarritasuna eta kontzientziazioa bilatzen ditu.
Aurkezle bezala Begoña Vesga izango dugu, hainbat borroka politiko eta sozialen protagonista. Gaur egun Bizirauneko kide da ere, maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartea.