Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduren Kongresuko bozeramaile-ondokoak Feijooren “gezurrez betetako” hitzaldia baloratu du inbestiduran: “Feijoori erlojua 1978an gelditu zitzaion. Norbaitek azaldu behar zion zer alde zegoen zentsura-mozio baten eta inbestidura-saio baten artean. Ezkutuko zentsura-mozio batean izan gara, gezurrez eta zehaztasunik ezaz josita”.
Bizkaiko legebiltzarkideak agerraldian adierazi duenez, “eskuinak norabide gabeko bidai bat hasi du, eta nahiz eta sigla desberdinetan bananduta egon, beti modu berean jokatzen du: elkarturik”. Aurreko legegintzaldiari dagokionez, Oskar Matutek gogorarazi du “argindarraren, elikagaien eta etxebizitzaren igoerari muga jartzen, LGSa igotzen edo erreforma fiskala egiten saiatu diren bakoitzean, PPk aurka bozkatu duela beti”.
Horrenbestez, koalizioko kideak azpimarratu du EH Bilduren jarrera oso argia dela, koalizio subiranistaren posizioa “Nuñez Feijoo jaunaren aurkakoa” izango baita.