Azaroaren 18an, Bilbon, Alternatibak ohiko Batzar Nazionala egingo du. Hainbat gai, eztabaida eta erronka politikoen artean, azaroaren 30eko zaintza sistema publiko bat aldarrikatzeko greba feminista, testuinguru internazionala Palestinaren auziarengatik eta hurrengo hauteskundeen inguruan hitz egingo da, besteak beste. Batzarra Bilboko egoitzan izango da, La Casillako 6. zenbakian.