Pasa den ostegunean, azaroak 23, Alternatibak enpresa ezberdinetako hainbat plantilla feminizatuek izandako lan-gatazkak aztertu zituen hitzaldi batean. Mercedarias, Gorabide eta Superberriak-eko plantilletako kideek parte hartu zuten hitzaldian. Gainera, Aiaraldeako Mugimendu Feminista eta Aiaraldeako Greba Batzordea ere bertan izan ziren, azaroaren 30ean zaintza sistema publiko bat eskatzeko egingo den Greba Feminista Orokorraren ikuspegia eman eta horrela hitzaldia honen baitan biltzeko.
Mercedariasetik Olaia etorri zen. Mercedariasek bere zentroa kudeatzeko enpresa bat kontratatu ondoren 2018an, enpresa berria aurretik sinatutako Enpresa Ituna suntsitzen saiatu zen, plantillako lan-baldintzak okertuz. Hori guztia enpresak Bizkaiko Foru Aldunditik diru publikoa kobratzen zuelarik. 32 greba egunen ostean, Mercedariaseko langileek plantilla osoa mantentzea bermatzen eta zentroa ixtea saihesten duen akordioa sinatu dute.
Kristinak ere parte hartu zuen eta Gorabideko gatazka azalduko digu. Dibertsitate funtzionala duten pertsonei laguntza ematen dien enpresa izanik, eta langile gehienak emakumeak dira. 2019tik agortutako hitzarmena izan dute, eta azken bi urteko mobilizazioen eta 26 greba-egunen ondoren, orain hitzarmen berria sinatzeko prozesuaren amaieran daude. Hitzarmen berrian, soldataren %24ko igoera eta kontziliazioaren hobekuntzak jasotzen dira, bai eta txanda-kontratuak ere, sektore honetan funtsezkoak direnak.
Ludi Superberriak enpresako langileen ordezkari gisa joan zen, duela bost urte hasitako borroka azaltzeko, enpresak hitzarmenean ezarritakoa bete zezan hasi zena. Hainbat urtez akordioetara iritsi zirelarik enpresarekin, 2022an enpresak lan-erregulazioko espedientea proposatu zuen, 70 langile kalean uzteko intentzioarekin. Bost eguneko grebaren ondoren, langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta lanpostu guztiak mantentzea lortu zuten.
Azkenik, Maider etorri zen Aiaraldeko Mugimendu Feministaren eta Aiaraldeako Greba Batzordearen ordezkari gisa. Gaur egungo zaintza sistema eraldatzeko asmoz ari dira lanean azaroaren 30eko Greba Orokor Feminista antolatzen. Bai Aiaraldeako Mugimendu Feministatik, eta bai Aiaraldeako Greba Batzordetik kontziente dira Euskal Herrian zaintza lanek ez dutela aitortza sozial ezta ekonomikorik. Geroz eta pribatizatuagoak daude zaintza zerbitzuak, feminizatuak eta arrazalizatuak dira ere bai, eta zaintza langile profesionalen egoera prekarioak esklabutza egoerak ere islatzen ditu kasu askotan.
Gizarte bezala, ezin dira hauek onartu, eta beraz, zaintza sistema eraldatzeko bidean grebara deitzen dugu. Kontzientziazioa, eztabaida eta administrazioen konpromisoa bilatzen dituzte prozesu honetan guztian. Greba egunarekin ez delako ezer bukatzen: zaintza sistema iraultzeko bidean beste mugarri garrantzitsutzat kokatzen dute eguna bera.