Pasa den urtarrilaren 11n, osteguna, Alternatibak Osakidetza pribatizatzeko egon diren hainbat prozesu aztertu ditu eta osasun sistemaren publifikazio eredu berri bat defendatu du Patxi Nicolau eta Rebeka Uberaren eskutik. Haiekin batera, Osakidetzak pribatizatutako zerbitzuak publiko bihurtzeko hainbat aukera aztertu dituzte.
Eusko Jaurlaritzan EAJk eta PSEk osatutako gobernu-taldeak defendatu du ez dela Osakidetzaren pribatizazio-prozesurik egon, baina lehen hizlariak, Patxi Nicolau, osasun-langilea eta ESK sindikatuko kidea, osasun-sistema publikoaren pixkanakako pribatizazio-prozesu horren hainbat adibide plazaratu ditu, Ibermáticako Call Center-a bezalakoa, edota asistentzia-zerbitzuak eta ez-asistentzialak, hala nola, osasun-garraioa, mantentze-lanak, informatika edo biltegien kasuak bezala. Azkenik, Patxi Nicolauk Osakidetzan eman behar diren publifikazio-prozesuei buruzko ESK sindikatuaren proposamena azaldu du, azpikontratetan lan egiten duten plantillen eskubideei kalterik egin gabe.
Rebeka Uberari dagokionez, EH Bilduko legebiltzarkideak hainbat zerbitzuren egoera izango du hizpide (Larrialdiak, Lehen Mailako Arreta, etab.). Era berean, EH Bilduk Osakidetzako egoeraren inguruko egindako hausnarketa azaldu eta aderdi abertzaletik egitura publikoak indartzeko egindako planteamendua plazaratu du.
Ander Rodriguez Lejarza Alternatibako militante eta EH Bilduko legebiltzarkide ohiak egin du hitzaldiaren sarrera eta dinamizazioa. Era berean, pribatizazio-politikek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman dituzten ondorioak marraztu ditu, eta politika horiek lehengoratzeko ibilbide-orri bat aurkeztu.