Alternatibako Mahai Internazionalistatik, Piedad Cordobaren heriotzaren aurrean, Latinoamerikako herrien kausekin, bereziki afro herriarekin eta bere nortasunarekin, izandako inplikazioa eta etengabeko elkartasuna nabarmendu nahi ditugu, baita Euskal Herriarekiko senidetasuna ere, gatazka soziopolitikoen gainditzearen eta konponbidearen bidea babestu baitzituen. Piedadek frogatu du zirkunstantzien gainetik herrien eskubideak daudela, batez ere zapalduenak eta ahaztuenak.
Lurra arina izan dakizula.