Datorren otsailaren 15an, osteguna, Oreretako Merkatuzarren Ahoztar Zelaietak Ertzaintzaren etorkizunaren inguruko bere azken liburua aurkeztuko du.
Azken hamarkadan, Ertzaintzak teknologia aurreratuak erabili ditu bigilantzia areagotzeko, ikuspegi prediktiboago baten bidez: adimen artifiziala, algoritmoak, komunikazioetan esku hartzea, identifikazio biometrikoa edo abangoardiako bideozaintza-sistemak erabili ditu, besteak beste. Teknika horiek eragin nabarmena dute giza eskubideetan eta askatasun zibiletan, hainbat erakundek egindako txostenetan ikus daitekeenez. Modernizazio hori zaintzaren industria pribatuko erraldoien eskutik etortzen ari da azken urteetan, askotan influentzia handiko aholkularitza-enpresen bidez, eta Euskal Herriko eta Espainiako kargu politikoen ate birakari ugariei esker ere. Lan honek Ertzaintzaren garapen teknologikoaren eta opakotasunaren berri eman nahi du.
Hitzaldia, esan bezala, otsailaren 15an izango da, Oreretan, Merkatuzarren, Pablo Iglesias kaleko 32 zenbakian. Erdaraz izango da hitzaldia.