Alternatibak Lehen Mailako Arretaren higadura-prozesuak jorratuko ditu Osakidetzan Gasteizen egingo den hitzaldi batean, eta biztanleriaren eta osasun-sistemaren arteko lehen harreman-puntua berreskuratzearen alde egingo du, Patxi Nicolau eta Rebeka Uberarekin batera. Hitzaldia datorren asteazkenean izango da, otsailak 21, Gasteizko Alternatibako egoitzan (Herrandarren kalea 25), arratsaldeko 18:30tan.
Azken urteotan, Osakidetzak bereziki hierarkikoa den kudeaketa-eredu bat izan du, osasun-arreta guztia ospitaleetan zentralizatzea ekarri duena, Lehen Mailako Arreta, Gaixotasunaren Prebentzioa eta Osasunaren Sustapena alde batera utzita. Egoera aztertzeko, Patxi Nicolau erizaina eta ESK sindikatuko Osakidetzako ordezkaria izango dugu. Eredu horri buruz hitz egin eta irtenbide edo eredu alternatiboak proposatuko ditu.
Bigarrenik, Rebeka Ubera izango dugu. EH Bilduko legebiltzarkideak Lehen Mailako Arretarekin lotutako zerbitzuen egoera izango du hizpide. Era berean, EH Bilduk Osakidetza eta egitura publikoak indartzeko planteamendua azalduko du.
Hitzaldia otsailaren 21an izango da, hurrengo astean. Hitzaldia Alternatibak Gasteizen duen egoitzan izango da, Herrandarren kaleko 25. zenbakian, eta Patxi Nicolauk erdaraz hitz egingo du, eta Rebeka Uberak, euskaraz. Itzulpen zerbitzua eskeiniko da.