Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EH Bildu Bilboko zinegotziak azken egunetan San Frantzisko inguruan egindako miaketa masiboengatik arduratuta agertu da. Bizkaiko SOS Arrazakeriak ere salatu eta magrebtar kolektiboa jomuga izan duten miaketekin, hain zuzen ere.
“Ostegun eta ostiralean egin diren eta gazte magrebtarrak jomuga izan dituzten miaketekin arduratuta gaude. Arrazan oinarritutako miaketarik ezin da onartu eta uste dugu poliziak segurtasuna bermatzeko daukan betebeharrak ezin duela talka egin oinarrizko eskubideekin”, adierazi du Fatuartek.
Zinegotziak azpimarratu du EH Bildu jakitun dela zonaldeko bizilagunak arduratuta daudela eta segurtasunean neurri eraginkorrak hartu behar direla uste du. “Segurtasun arazoen aurrean instituzioek eraginkorrak ez diren neurriak aplikatu dituzte. Orain arte haserrea eta kolektibo batzuenganako mesfidantza areagotzeko baino ez dute balio izan”.
Fatuarteren iritziz, “ez da koherentea egun batean inklusio programak aurkeztea eta, hurrengo egunean, kolektibo horien aurkako miaketa masiboak egitea. Horrek ez dauka zerikusirik Segurtasun Itunean adostu genuen hurbileko polizia ereduarekin”.
🎥 “Jakin badakigu auzoan segurtasun arazoak daudela. Beharrezkoa dena erantzun integral bat da. Miaketa masiboek ez diote San Frantzisko bezalako auzo bati laguntzen eta estigmatizazio arriskua hor dago”. pic.twitter.com/a4VsyoS6kQ
— EH Bildu Bilbo (@ehbildubilbo) 12 de noviembre de 2018