Alternatibaren aldizkaria. 10. zenbakia – 2018ko negua
Alternatibak 10 urte bete berri dituen honetan, gure aldizkariak ere, 10 zenbaki bete ditu. Horrexegatik, alderdiaren historia labur bezain emankorra jaso nahi izan dugu orriotan, baita bi kideri eginiko elkarrizketak ere, Oskar Matute eta Diana Urreari, hai zuzen ere. Horiekin batera, Alterkariak ohikoa duen bezala, gure hainbat kideren iritzi artikuluak ere hartzen ditu: Joxe Iriarte ‘Bikila’, Jonathan Martinez, Irantzu Varela eta Josu Perearena. Azkenik, hamar urte hauetan sortutako ehunka kartel eta pegatinen artean, dozena batzuk aukeratu ditugu, pareta fisiko zein digitaletan izandako oihartzuna gogoratzeko.
PDFn hemen edo eskatu ale bat ondorengo helbidera idatziz: prentsa(a bildua)alternatiba.net