Ostegun honetan, urtarrilaren 24an, Alternatibak hitzaldia egingo du bere Donostiako egoitzan ezkerraren eta eraikuntza nazionalaren arteko lotura aztertzeko. Horretarako, eskarmentu handiko bi hizlarik hartuko dute parte solasaldian: Joxe Iriarte “Bikila”, Alternatibaren Koordinakunde Nazionaleko kidea, idazlea eta euskal ezkerreko militante historikoa; eta Jule Goikoetxea, filosofoa, ekintzaile feminista eta EHUko irakaslea.
Estaturik gabeko nazioetan eztabaida etengabe bezain korapilatsua izaten da hitzaldian jorratuko dena: burujabetzaren edota eskubide sozialen aldeko borrokaren artean lehentasuna zeinek duen. Askorentzat txanpon beraren bi aldeak dira, guztiz banaezinak, baina bada uztartze hori ezinezkotzat jotzen dutenak. Horren inguruan ariko dira Bikila eta Goikoetxea.
Hitzaldia Alternatibaren Donostiako egoitzan izango da, Autonomia kaleko 15.ean (Easo plazako Euskotren geltokiaren ondoan), hilaren 24an, osteguna, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Euskaraz izango da, eta sarrera askekoa, aretoa bete arte. Solasaldia Alternatibaren hamargarren urtemugaren harira antolatutako hitzaldi sortaren baitan dago, Donostian egingo den lehenengoan hain zuzen ere.