Europako Batzordeko presidente, EBko presidentzia kontseilu, Estatu kideetako ordezkari era Europako Parlamentuko kideei
“Gaur egungo merkataritza eta inbertsio akordioek irismen handiko eskubide bereziak ematen dizkiete enpresa transnazionalei, baita berauek balioan jartzeko pareko justizia sistema bati sarbidea ere.
Abantaila hauekin amaitu ahal izateko ISDS eta antzeko mekanismoak dituzten merkataritza eta inbertsio itunetatik ateratzeko eskatzen diegu Europar Batasuna nahiz Estatu kideei, baita etorkizunean tankera honetako itun gehiago ez sinatzea ere.
Enpresa transnazional nahiz beste hainbat enpresei buruzko Nazio Batuekin loteslea den Giza Eskubideei buruzko itun bat bermatzea eskatzen diegu Europar Batasuna eta Estatu kideei, era honetara enpresen zigorgabetasunarekin amaitzeko.
Enpresa transnazionalak munduan dituzten jarduera orotan eskubide sozial, eskubide ekonomiko eta ingurugiroarekin zerikusia dutenak errespetatzera behartzen dituzten legeak bideratu behar dituzte Europar Batasuna eta Estatu kideek.
Enpresa transnazionalen jarduerak kaltetutako pertsonek justiziara heltzeko eskubidea bermatua izan behar dute.”