Alternatibak gaitzetsi du Kutxako Administrazio Kontseilua aniztasun politikoa eragozteko EAJren operazioa. Alternatibako kideak, Xabier Agirrezabalagak, zioenez, “PNV gehiengo osoa galduta, benetako ordezkagarri administrazio kontseilu bat osatzeko aukera zegoen, baina aukera hau galdu egin da EAJ, H1!, EB eta Aralarren apurren truke lortutako laguntzari esker”.
Modu horretan EAJk berriro lortu du gehiengo osoa Kutxaren Admisitrazio Kontseiluan. “Kutxa gardenagoa lortzeko oportunitatea galdu da. EAJri lagundu dioten taldeek azaldu beharko lukete zeren truke lortu dituzten aulkiak”
Alternatibaren iritzian, modu horretan ez da lortzen Kutxa abertzaleagoa ezta ezkertiarragoa ere izatea. “Zertan datza abertzaleagoa izatea?; Ciudad Real edo Kordobako bulegoak itxi dituzte ala? Non dago Kontseilu ezkertiarragoa?; Kutxak etxebizitza publikoa erakitzeko dauzkan lur guztiak erabiliko ote du?”