Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek Bateragune auziko epai “erabat politikoa eta bidegabea” salatu du gaur berriz, bakea lortze aldera bide politikoak erabiltzearen aldeko apustua egin duten pertsonei kartzela zigorra ezarri dielako. Epaileen erabakia onartu eta bere egin duten eragileei erantzuteko “gehiegikeriak gehiegikeri” direla gogorarazi die, “epai gisa mozorrotuta etorri arren”
Alternatibak Bilboko kaleak bihar zeharkatuko dituen manifestazio nazionalean parte hartuko du , eta herritarrei “gizarteak eskatzen duenaren kontrako bidean doan epaiari kalean erantzuteko” deia egin die.