Alternatibako kide eta EH Bildu Arabako procuradore Claudia Venceslaok eta EH Bildu Gasteizko zinegotzi Rocio Viterok, agerraldi bateratua egin dute nagusien egoitzen inguruan dituzten kezkak adierazteko eta Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak eginiko utzikeria salatzeko.
Venceslao prokuradoreak gogorarazi duenez, Gizarte Politiketako foru diputatuak urriaren 11n egindako agerraldian Arabarren gunean 150 egoitza-plaza sortzea aipatu zuen. Bide berdinetik, Foru Gobernuak jakinarazi zuenez, 2022an egoitza hori amaituta egotea zen euren asmoa. “Beste legaldi bat gehiago hutsean pasatzeko arrisku larrian gaude.Hiru legealdi emango genituzke plaza publikoak ezarri gabe, eta horrek kezka handia sortzen digu, itxaron zerrendak handitzen ari baitira, Foru Aldundiak horri buruzko neurririk hartu gabe”, dio Venceslaok.
EH Bilduk eta Foru Gobernuak 2016an eta 2017an egindako aurrekontu-akordioen ondorioz, Foru Aldundiak txosten bat egin zuen CIAM “San Prudentzio” egoitzako 1. eta 2. solairuak berritzeko, eta 50etik 70era bitarteko egoitza-plazak ezartzeko aukera eman zuen. Hala ere, egun, solairu horiek ez dute euren berezko erabilera burutzen bertan Udaleko langileen bulego sindikalak, garbiketako kanpoko langileen aldagelak eta Udalaren beraren mantentze zerbitzuko langileak kokatuta daudelako.
“Foru Gobernuari 2020an proiektu honi berriz ekiteko eta plaza publikoak sortzeko aukera zabaltzeko exijitzen diogu. Horregatik, EH Bilduk mozio bat erregistratu du, Arabako Foru Aldundiari eskatuz ikerketa horri berriz ekiteko eta adinekoen arretan dagoen gabezia arintzeko. “Lehentasuna da publikoa dena bultzatzea pribatuaren gainetik”.
“EH Bilduk erantzukizun publikoa pribatizatzera eta herritarren ongizatearekin bat egiten duten era guztietako neurriak salatuko ditugu”, ondorioztatu dute.
Irakurri ehbildu.eus-n