Gure kide eta EH Bilduko diputatu Oskar Matuteri Radio Euskadiko Boulevard saioan eginiko elkarrizketa, PSOErekin eginiko bilera eta De Miguel auzia hizpide.
Atzo PSOEk eta EH Bilduk Kongresuan izandako bileraren harira, Oskar Matutek adierazi du hiru ardatz politiko helarazi zituztela eta Simancasek eta Lastrak ‘kontuan hartu eta arreta jarri’ zutela.
Radio Euskadin elkarrizketa egin diote Oskar Matute EH Bilduko diputatuari. De Miguel auziko epaiari buruz galdetu zaionean,”Euskadin nolabaiteko eragin soziala” izan duela esan du, eta “hausnartzeko” ematen duen gertakaria dela adierazi du. “Ustelkeria ez da Espainiako fenomeno bat bakarrik, eta euskal DNAn ez dago suebakirik”, gehitu du.
Atzo, PSOEk eta EH Bilduk lehen bilera ofiziala egin zuten Diputatuen Kongresuan. Oskar Matutek, Radio Euskadiko ‘Boulevard Informativo’ irratsaioan, Simancasi eta Lastrari helarazi zieten hiru ardatz politikoak azaldu dituzte: ‘Euskal agenda soziala, murrizketen atzerapena egotea’ izan ziren; bigarrenik, ‘Nazio-aniztasunaren bidea’ jorratu zuten, eta azkenik, ‘Espetxe politikaren aldaketa’. Matutek ‘Kongresuan presentzia dutela ezin dela alboratu’ gaineratu du.