Alternatibako Koordinakunde Nazionalak bere egiten du EH Bilduko mahai politikoak egindako proposamena, bere diputatuek Pedro Sanchezen inbestiduran abstenitu daitezen.
Horregatik, Alternatiba osatzen dugun guztioi, http://elkarrekin.ehbildu.eus plataformaren bitartez egingo den bozketan parte hartzeko deia zabaltzen dizuegu.
- Urtarrilaren 2ko 00.00etatik
- Urtarrilaren 3ko 11.59etara
Lehendik erregistratuta bazaude, zure erabiltzailea eta pasahitza besterik ez dituzu sartu behar. Bestaldetik, zuen inguruko norbaitek parte-hartzeko interesa izango balu, http://elkarrekin.ehbildu.eus -en erregistratzeko eta bozkatzeko aukera izango du urtarrilak 3ko goizeko 11.59ak arte.
Zure parte hartzea garrantzitsua eta beharrezkoadelako, bozka ezazu!
Proposamena irakurri: EHBilduren Mahai Politikoaren Proposamena