Hurrengo ostegunean, apirilak 16, “Ez gara soldaduak, ez gaude gerran” izenburupean, Alternatibak pandemiari eman zaio kutsu militarista eta, azken astetan eman den militarren kaleratzea aztertuko du, #Alternatiba Zuzenean jardunaldietan.
Krisi sozio-sanitario bete-betean gaudelarik eta larrialdi egoera deituta, militar eta polizia goi agintariez egindako prentsa aurrekoak, pandemiaren irudiak bihurtu dira. Diskurtso gudazalearen hizkera ezarri da. “Guda garaian egun guztiak astelehenak dira”, “Guda honetan guztiok gara soldadu”, esaldiak edo diziplina bezalako hitzak, pandemiaren hiztegia bilakatu dituzte.
Jendarte zibila zaintza lanetan auzoka antolatzen ari delarik eta erakunde zibilak desinfektatze eta garbiketa lanetan aritzen diren bitartean, zertara dator erakustaldi polizial eta militar hau? Zer ziria sartu nahi digute “garbiketa eta desinfektatze armada” honen zabaltzearekin? Ez ote dira aurpegia garbitzen ari Espainiako batasun haustezinaren aurrean?
Egoera eta eszenario berezi hauek ez diezagutela gure kontzientzia kritikoa ezaba. Diziplina, zerbitzurako gogobizia eta garaipenerako grina balore militarren aurrean, jo dezagun balore zibilen eta herrizaleen alde, intsumisioaren aldeko mugimenduak defendatzen zituen antzekoak: konfiantza, elkartasuna, enpatia, elkar laguntza eta gogoeta kolektiboa. Militarismoak, eta edozein armadak, elkartasuna eta berdintasunaren aurkako baloreak dituzte. Horregatik daude soberan.
Egoeraren aztertzeko honako lagunak izango ditugu hizketan: Maite Elizondo, Emakumeok Gerraren Aurka taldekide; Victor Rubio, Nafarroako Suhiltzailea eta David Mangado, Alternatibako kidea. Parte har dezazuen luzatzen dizuegu gonbitea, apirilaren 16an, 18:30etan, Youtube eta Facebook on-line diren gure sare sozialetan
Youtube: https://www.youtube.com/watch?v=SC_xXyYVzPA
Facebook: https://www.facebook.com/AlternatibaEraiki/videos/667789007338254