Euskal Herriko kulturgintzak ekimen handia eta zabala deitu du apirilaren 21ean eta 22an Greba Digitala deituz. Kulturaren arlo desberdinetako kulturgilek ez du inolako lanik eskainiko sareetan; euren buruak desager araziz agertu nahi dira; ahotsa isilduz entzun arazi nahi dute euren ahotsa.
Ekimenak 700 goratik lagunek babestu dute. Isilaldiarekin kulturaren antolamendu ereduaz gogoeta bultzatu nahi dute, eta instituzio publikoetatik hartu beharreko neurrian eskatzen dituzte, sektorearen egoera larria arintze aldera. COVID-19 birusak eragindako pandemiaren ondorioz, lehendik egoera prekarioan zegoen sektoreak erabateko une larrian sartu da. Kultur programazioak bertan behera utzita, etorkizuna ere ilun ageri da. Sortzaileen eta kulturgileen jarduna jendartearentzat duen garrantzia eta balio soziala ekarri nahi dute hizpidera. Egungo eredua aldatzeko beharra ikusten dute, kultura entretenimendurako industria baino zerbait gehiago dela aldarrikatuz. Norantz jo ordea? Zein da bidea? Ze kultur politika berriak beharko lirateke? Zertan oinarrituko litzateke balio soziala duen kulturgintza?
“Kulturgintzaren Erronka Berriak” izenburupean, honen bueltan ariko dira ostegunean, apirilak 23, 18:30etan Gotzon Barandiaran idazlea eta kulturgilea, Dorleta Urretabizkaia, aktorea eta idazlea, eta Joxemari Carrere Kontalaria eta Gipuzkoako Batzarkidea; Alternatibak on-line eskainitako mahia inguruan; ostegunero, gai desberdinekin antolatzen ari den Jardunaldietan barnean.
Alterntibaren Youtube kanalean eta Facebook-en jarraitu daiteke zuzenean.
Youtube: https://www.youtube.com/watch?v=tWoqB2ORR34
Facebook: https://www.facebook.com/AlternatibaEraiki/videos/847614049076575