Gaurkoan, Kordobako Meskitaren kanpaiek agur zibil, laiko, ia arkitektonikoa joko dute, beren “kalifa gorriari” negar eginez; baina bere odol gorri hori ponpatu nahiko lituzketen milioika bihotzak dira benetako omenaldia eskaintzen diotenak.
Utopiarako bidean erreferente paregabea galdu izanaren kontzientziaz, Alternatibatik, komunista sakon eta zuzen honi egindako agurrarekin bat egiten dugu. Gizon zintzo honen heriotzagatik negar egiten dutenekin batera borrokak, sentimenduak eta klasea bera partekatzen ditugu.
Julio Anguita, militante komunista historikoa, bere ideiak bizitza oso bat defendatzen emandakoa. Horregatik eta bere ekarpen eta irakaspen guztien aitorpena eginez, oinarrizko eskubideen defentsan barrikada kide gisa eta klase popularraren babesean aritzeagatik, “agur eta ohore” sakonena eskaini nahi diogu. Hemendik ere, dolumina adierazi nahi diegu berarekin bizitza, trintxerak eta grinak partekatu zituzten guztiei.