Alternatibaren Bilboko, Gasteizko zein Donostiako egoitzak Ariguneak izango dira.
Alternatibako Koordinakunde Nazionalak babesa agertu dio azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte egingo den 2020ko Euskaraldiari, hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskara sustatzeko ekimen nagusiari alegia. Hala, duela bi urte bezala, herritarrei euskararen aldeko ariketa erraldoi honetan parte hartzera deitzen ditugu eta, horrez gain, Alternatibaren Bilboko, Gasteizko zein Donostiako egoitzak Ariguneak izango direla jakinarazten dugu. Hartara, ekimenarekin bat egin nahi duten belarriprest zein ahobiziek lekua izango dute gurean.