Alternatibako Koordinakunde Nazionalak gaurko batzarrean adierazi duenez, ez dago logika politikorik, ez etikorik, ezta juridikorik ere, Europako instantzia judizialek baliogabetutako epaiketa bat Auzitegi Gorenaren aginduz errepikatzeko. Espainiako Auzitegi Nazionalak Miren, Rafa, Arnaldo, Sonia eta Arkaitz berriro epaitzeko erabakia espainiar estatuko gobernu desberdinek burututako ideiak kriminalizatzeko joaeraren herentziaren ondorio baino ez da.
Bake-prozesuaren alde lan egiteagatik bidegabe zigortu eta espetxeratu zituzten Bateragune auzian auzipetutako 5 pertsonak epaitzeko agindua ezkerreko subiranotasunaren aurkako eraso zuzena da, eta euskal gizarte osoaren aurkako erasoa, urteak baitaramatza bizikidetza eta normalizazioa lortzeko lanean.
Alternatibatik berriz diogu garai berri bat bizi dugula, iraganeko errezetak errepikatuz eta ekintza bidegabe eta arbitrarioekin geldituko ez den fase berri bat. Horregatik, onartezina iruditzen zaigu Auzitegi Gorenaren erabakia, eta eskandalu politiko eta juridiko honen aurrean gaitzespena adierazteko eskatzen diegu herri honetako lagun, sektore eta eragile guztiei.