Herri honetako gehiengo zabal batek gatazkaren biktima guztientzako egia, justizia eta erreparazioa eskatzen duen bitartean, oraindik ere euskal presoen giza eskubideak etengabe urratzen dituzte. Gainera, zigorra beren senide eta lagunei ere ezartzen zaie sakabanaketa bezalako neurriekin.
Normalizazio politikoaren bidean aurrera egiten jarraitzeko, oraindik ere ehunka lagunek pairatzen duten egoera gainditu beharra dago salbuespeneko espetxe politikaren ondorioz.
Horregatik, Alternatibatik dei egiten diegu herritarrei Sarek bihar Euskal Herriko udalerrietan antolatutako elkarretaratzeekin bat egiteko, pertsona guztientzako eskubide guztien errespetuaren aldarria etorkizunerako bidea izan dadila.