Alternatibatik Marcel Viveten askatasuna eskatzen dugu, bost urteko kartzela-zigorra ezarri diotela Jusapol ultraeskuindarren sindikatu polizialaren aurrean egindako manifestazio antifaxistan parte hartzeagatik, eta elkartasuna adierazten diegu bai Badalonako militanteari, bai CUP zein Poble Lliureri, internazionalismotik anai-arreba ditugun erakunde horietako militantea baita.
Era berean, faxismoaren aurkako militantziaren kontrako etengabeko jazarpena salatu nahi dugu; izan ere, gero eta erosoago dago faxismoa bere adierazpen publikoetan, erakundeen eta poliziaren babesa jasoz; eta bitartean, mezu antifaxista zapaldu egiten da, bere burua demokratikotzat duen gizarte orok partekatu eta goraipatu beharko lituzkeen askatasun eta justizia sozialaren balioak defendatzen dituen arren
Estatu espainiarra, tamalez, Europako anomalia demokratikorik handiena bihurtu da, demokrazia bera kolokan jartzen duen ultraeskuina onartu eta laudatzen baitu, kalean aurre egiten diotenak jazartzen eta zigortzen dituen bitartean. Horregatik eskatzen dugu militante antifaxista guztien aurkako prozesu guztiak bertan behera uzteko, bai Herrialde Katalanetan zein Euskal Herrian eta Espainiako Erresumako edozein tokitan.
Alternatinaren Koordinakunde Nazionala