Urtero bezala, iazkoan izan ezik pandemia zela medio, Alternatibaren ordezkaritza batek Kataluniako Egun Nazionalean, Diadan, parte hartuko du bihar, Irailak 11, Bartzelonako mobilizazioetan. Era berean, Forum Subiranistaren Batzarrean ere parte hartuko du, aurtengo martxoan osatu zenetik kide baita Alternatiba.
Alderdiaren Koordinakunde Nazionaleko kide Sandra Llanok eta Ayem Oskozek osatuko dute ordezkaritza. Mobilizazioetan parte hartu ez ezik, ezkerreko mugimendu sozial eta politiko desberdinekin bilerak egingo dituzte, prozesu subiranistaren egungo egoera bertatik ezagutzeko asmoz, independentismoaren kontrako errepresioa barne, Euskal Herrian pairatutakoarekin zerikusi handia duelakoan eta, era berean, Kataluniako herritarren erabakitzeko eskubidearen beren babesa agertzeko.