Erabakiak hartzean, demokrazia zuzenaren osagarri behar du izan, ahal den neurrian, herritarrek politika publikoen osaketan parte hartzeko aukerak. Beti parte hartzea maila zabalean emateak duen zailtasuna dela eta, erabakiak zuzenean hartzea aldarrikatzen duen kultura demokratikoa lehenetsi da; baina badira proposatzea merezi duten parte hartze demokrazia neurriak.
- Kontseilu eta Batzordeen sustapena, parte hartu nahi dutenei irekiak.
- Udal, eskualde eta lurralde historiko mailako batzarren sustapena, esparru bakoitzean politika eta neurri ezberdinak aztertu, eztabaidatu eta haien gaineko proposamenak egin ahal daitezen.
- Legegintzako Herri Ekimen Legeberria, herritarrek araudien osaketa eta onartze prozesuetan parte hartzea baimendu eta bultzatuko duena.