Justizia klimatikoaren aldeko martxarekin ere bat egitera deitu du, COP26ren harira.
Pandemiaren ondorioz denbora luzez mobilizazioak gainbeheran egon ostean, Euskal Herriko kaleak, pixkanaka, hamaika aldarrikapenen lekuko izaten ari dira berriz. Azaroa horren lekuko da eta larunbat honetan, azaroaren 6an, dago kalera ateratzeko lehen aukera handienetako bat Bilbon.
Alternatibaren Koordinadora Nazionalak bat egin du euskal hezkuntza publikoaren alde eta pribatizazioen aurka eragile sozialek larunbaterako deitutako manifestazioarekin, 17:00etan, Bilboko hezkuntza ordezkaritzaren egoitzatik abiatuko dena. Alternatibak kalitatezko eskola publiko baten aldeko apustu irmoa egiten du, baliabide nahikoz hornitua eta inolako bereizkeriarik eta segregaziorik onartzen ez duena. Pertsona guztientzat eta, beraz, gizarte osoaren zerbitzura egongo den eskolaz ari gara, interes pribatuen mende egongo ez dena.
Martxa honen amaieran, mugimendu ekologistak 18:30etarako antolatu duenarekin ere bat egiten du Alternatibak, Glasgowko COP26 goi-bileraren aurrean justizia klimatikoa aldarrikatzeko. Arazo honi aurre egiteko dagoeneko berandu dela, zuriketa berdea baino askoz gehiago behar dugu. Bilboko Areatzatik abiatuko da manifestazioa.