Komunikabideen eztabaida ere itxi gabe geratu da, eztabaidarekin jarraitu beharko da; izan ere, komunikabideen kontrola, jabetza eta ezaugarrien inguruko jarrera argirik ez da lortu. Badira, ordea, adostasun puntuak:
- Informazioa ezin da hartu merkantzia hustzat, funtzionamendu demokratikorako nahitaezkoa baita.
- Herritarren kontrolik gabeko estatalizazio hutsak ez du bermatzen benetako informazio bat jaso ahal izatea.
Beraz, jabetza publikoa komunitario eta herritarrarekin uztar dezakeen ereduren bat bilatu nahi da.
- Internet eta software libreen sustapena
- Komunikabideetan kuota sistemak hainbat sektore herritar zein komunitarioren beharrak asetzeko.