Krisi ekologikoa geldiarazteko ekintzak eta pertsonei begirako trantzizio energetikorako eredu justuak. Ardatz horiek abiapuntu garatuko da Alternatibak datorren ekainaren 17an Faltzesen egin duen hitzaldiak.
Bertan, gizarte-mugimenduek eta elkarte ekologistek borroka eremu horretan egiten dituzten ekintzak aztertu dira, baita hainbat erakundeetan, Nafarroan kasu, onartzen ari diren trantsizio ekologikorako legeak ere. Laura Aznal EH Bildu Nafarroako legebiltzarkidea eta Ester Montero ARREA agroekologia elkarteko kideak aritu dira solaskide. Moderatzailea David Mangado izan da, Alternatiba Nafarroako koordinatzailea. Azalpenen bidez, elikadura-subiranotasunak foru-lurraldean izan duen bilakaerarekin, energia-azpiegitura handiak gaitzesteko ekintzekin edo trantsizio ekologikorako legeen argi-itzalekin zerikusia duten gaiak jorratu dira.
Konferentzia hau Alternatibak Nafarroan bultzatutako klimaren krisiari eta trantsizio ekologikoari buruzko zikloaren hirugarrena izango da. Otsailaren 17an hasi zen Iruñean, LAB, ESK, ELA eta CCOO sindikatuetako ordezkarien parte-hartzearekin, eta Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta Kongresuko diputatuaren hitzaldiarekin. Ondoren, hitzaldia egin zen Castejonen, Mugarik Gabe elkarteko Maite Ezquerrorekin eta Mundubat-eko Paul Nicholsonekin batera. Horietan, krisi klimatikoak lan-arloan dituen ondorioak eta beste ekoizpen- eta kontsumo-eredu batzuetarako beharrezko trantsizioa aztertu ziren, bai eta bizi dugun krisi ekologikoak pertsonen bizitzan eragindako zuzeneko eraginak ere.
Hitzaldi sorta honekin Alternatibak, Euskal Herria Bilduko sortzaile eta kideetako bat, amaitzear den ikasturte politikorako erronketako bati aurre egin dio, datozen urte eta hamarkadetarako agenda sozial eta politikoa baldintzatuko duen ingurumen-egoera zailari buruz hausnartu, baina, horrez gain, krisi honen ondorioak identifikatu eta egoerari aurre egiteko moduari buruzko proposamenak ikusi nahian.
Hitzaldia Faltzesko Kultur Etxean izan da joan den ostiralean, ekainak 17, arratsaldeko 19:30etan.